Klasikoen Txokoa

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA
home   contact   facebook
Zigor

Egilea:

Francisco Escudero



Ilustratzailea: Maialen Azkue
Gidoia: Kultur Atelier SL
Soinua: EKLAN Producciones Audiovisuales
Urtea: 1962
Olerkiak eta kantak

Bideo hau parteka ezazu:  



Mait3: (off ahotsean) Euskal- Herri ederra, illun aurkitzen da gaur, ai! Baina laster du izango egun argi, laster. Badator Aibartik eguzki-antzera norbait, alai, gazte, egoki eta eder.

TITULOA AGERTU: ZIGOR

URDASPAL: (off ahotsean) Aita hil zitzaion momentuan konturatu nintzen umeak zuen arriskuaz. Santxol txikiaz ari naiz, Oibarko Gartzea buruzagiaren semeaz. Nafarroako errege izendatu baino lehenago Oibarko Gartzea buruzagia hil egin zen. Euskal-Herriak gehien behar zuenean joan zen mundu honetatik, ume gaixoa umezurtz utzita. Banekien Gartzearen anaia Zunbeltzek Santxol txikia hil nahi zuela. Zunbeltzek berak izan nahi zuen errege, eta bazekien Gartzea buruzagiaren seme Santxolek aukera handiagoak zituela horretarako. Horregatik gauero sehaskak aldatzen nituen. Nire semea Santxol-en sehaskan jartzen nuen eta Santxol txikia Urko nire semearen sehaskan. Eta banekien gertatuko zela, eta gau ilun hartan gertatu zen. Zunbeltz gela hartan sartu zen, eta Santxol beharrean Urko labankadaz hil zuen, nire Urko maitea. Baina denek uste zuten hildako umea Santxol zela. Nik Santxol hartu eta herritik ihes egin nuen, nire jaioterrira, Gartzea buruzagiaren seme Santxol nirea izango balitz bezala hezitzea erabaki nuen, etorkizunean Nafarroako errege izan zedin. Urteak pasa ziren Nafarroako Batzar Nagusiak Errege bat izendatzeko elkartu ziren arte. Santxol gizon bat zen iada, eta bere aitaren trebezia zuen gudetan ibiltzeko. Bera zen Nafarroako errege izateko pertsonarik aproposena. Baina horretarako nire sekretua kontatu behar nuen, bestela Zunbeltzek ez zuen inola ere ni bezelako morroi baten semea errege izaten utziko…

ZUNBELTZ: Hona, jaunak, ni hemen, Buruzagi izateko izenik gorena dedana.

HERRIA: Zunbeltz jauna, euskoen Buruzagi…

URDASPAL: Hiltzaile gaizto bat buruzagi? Badegu, Jainkoarren, aurreragoko danik.

HERRIA: Hiltzaile? Hiltzaile? Hiltzaile al degu Zunbeltz?

ZUNBELTZ: Hiltzaile naizela? Eta aurreragokorik badala? Non dago, bada, hala jainko, morroikume bat ez bada?

URDASPAL: Ixo! Ilunik zegon Aibarko jauregian, Etxeko Nagusia hil zalako. Hainbat ere ilunago zitekean, ai! Semea hil balitzako. Halere, norbaiten ahaleginak arren, bizirik, bizirik bai, gure artean dago… nire semea bait litzan Gartzearen semea bizirik dago.

HERRIA: Urko, Santxol Gartzeiz? Urko, Santxol Gartzeiz? Nola baina? Nola liteke?

URDASPAL: Nire semea Urko, ai nire Urko maitea hil zuen Santxol zelakoan…Herritar guztiak isilik gelditu ziren. Gertatutakoa sinistu ezinik. Zunbeltzek orduan, haserrearen haserrez, ezpata atera eta nire aurka egin zuen. Nik ere berdin erantzun nion eta borrokan hasi ginen biak. Orduan, Lore, Zunbeltzen alaba, erdian sartu zen gu baretzeko asmoz eta momentu hartan Zunbeltzek ezpataz zauritu zuen alaba, hilzorian utziz. Herritarren oihuen eta irainen artean herritik ihes egitera zigortu zuten Zunbeltz.

ZUNBELTZ: (Herritik joaten) Orain aitortzen det nire okerra. Zigor hauxe bai zigor, hauxe bai zigor! Zigor, zigor, zigor…


Babeslea: