Klasikoen Txokoa

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA
home   contact   facebook
Orioko balea

Egilea:



Ilustratzailea: Arkaitz Barriola
Soinua: Benito Lertxundi
Urtea: 1901
Olerkiak eta kantak

Bideo hau parteka ezazu:  



Mila bederatzieun da
lehenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.

Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.
Ikusi zutenian

hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila

Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.

Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
atzera egin gabe
hango arriskuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.

Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.

Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.

Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.

Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak!
esan bildur gabe.

 


Babeslea: