Klasikoen Txokoa

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA
home   contact   facebook
Hamaseigarrenean aidanez

Egilea:

Andu Lertxundi



Ilustratzailea: Maialen Azkue
Gidoia: Kultur Atelier SL
Soinua: EKLAN Producciones Audiovisuales
Urtea: 1983
Narrazioak

Bideo hau parteka ezazu:  



Ez nuen leihorik ireki behar izan gertatuko zitzaidana ezagutzeko. Etxeko atearen danbatekoak esnatu ninduenean jakin nuen jazoko zitzaidana. Begiak ireki eta gelako aulki bakarra senarraren arroparik gabe ikusi nuenetik.

-"Martzelina ustekabean gertatu da", esango zidaten atea irekitzen nienean?

Orain dela 22 urte etorri nintzen herrira, 20 urteko neskatxa nintzela artean. Herrira iritsi nintzenean inor ez zen errukitu nire egurrezko maleta erdi beteaz eta lana atez ate eskatu nuen arren, inor guttik eskaini zidan jateko zerbait edo aterpean lo egiteko aukera. Eta ganbarak gertatu ziren gehienetan nire gauetako aterpe.


Babeslea: