Klasikoen Txokoa

Garapena: Kultur Atelier eta BIT&MINA
home   contact   facebook
Andu Lertxundi





Bibliografia


Anjel Lertxundi Esnal edo Andu Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a - ) euskal idazlerik oparoenetarikoa da.

Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik.

Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak bere 69 ekarpen jasotzen ditu [1]. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduz: 1984an "Hamaseigarrenean, aidanez" (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an "Kareletik". Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian.

Babeslea: